Hemen da negulekuen bigarren edizioa, abenduaren 26, 27 eta 30ean

06.11.2019

Bigarren urtez jarraian neguko oporren baitan, Kirikino Atseden Taldeak hiru eguneko jarduera antolatu du Laudioko kultura etxean

Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Aurten, bigarren urtez jarraian neguko oporren baitan, Kirikino Atseden Taldeak hiru eguneko jarduera antolatu du Laudioko Lamuza parkeko inguruetan.

Abenduaren 26, 27 eta 30 egunen artean garatuko da jarduera, 2007 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrentzako zuzendutako ekimena izango da. Ordutegiari dagokionez, ohikoan bezala, 09:30etan emango diote hasiera egunari parte hartzaileek, eta 13:30etan berriz, amaiera.

Izen ematea eta prezioa

Negulekuetan izena eman ahal izateko, bi bide egongo dira, izenemateakirikino@gmail.com helbide elktronikora idaztea edo hemen klik eginaz ere aukera egongo da izena emateko. 

Izena emateko azken eguna, abenduaren 16a izango da eta zalantzak, 688726665 zenbakian argituak izango dira.

Prezioa ezberdina izango da bazkideentzako eta bazkide ez direnentzako, gauzak hala, bazkideek 30€ ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez diren horiek, 35€.

Oraindik Kirikino Atseden Taldearen proiektuko bazkidea ez bazara eta 2020ko bazkidetza egin nahi baduzu, azaroaren 30a baino lehenago eginez gero, eta negulekuetan izena eman nahi izatekotan, negulekuetako prezioa 30€koa izango da zuretzat, hau da, bazkidea izango bazina bezala ordaindu beharko duzu. 

Bazkidetzaren inguruko informazio gehiago aurkituko duzu hemen klik eginez.