GURASOLEKU | Gurasoleku egitasmoa abiatuko dute Amurrion

04.10.2021

Amurrioko Haurreskola eta Eskola guztiek bat egin dute Gurasolekurekin. 0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatu nahi du egitasmoak. Eskola eta Haurreskoletako zuzendaritzei aurkeztu ostean, irakasle tutoreekin formazio saioak egin ditugu azken astean. Orain gurasoekin motibazio saioa eta proiektuaren aurkezpena egingo dugu.

Eskuorria ere osatu dute informazio guztiarekin

Informazio hau Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu https://aiaraldekoeuskalgintza.eus/ webgunetik hona.