Guakamole saltsa egiteko errezeta
06.05.2020
Guakamole saltsa egiteko nondik-norakoak azaldu ditugu hurrengo lerroetan, ohikoan bezala, errezeta izanik, audio euskarrian, podcastean, ere eskuragarri dago errezeta hau.
OSAGAIAK
- 3 ahuakate
- 3 tomate
- Tipula bat
- 2 olio koilarakada
- Limoi erdi baten zukua
PRESTAKETA
- Ahuakatea erditik moztu eta hezurra kendu.
- Koilara baten laguntzaz, ahuakatearen mamia hartu eta ontzi batean utzi.
- Tomateak garbitu eta zuritu. Haziak kendu eta zatitxoetan moztu.
- Tipula zati txikietan moztu.
- Ahuakatea, tomatea eta tipula irabiagailuaren laguntzaz nahastu.
- Olioa eta limoi-zukua gehitu nahasturari.
- Ore-fina lortu arte eragin beharko zaio nahasturari.
Podcastean entzun
*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.