Gazta tarta

11.04.2020

Gazta tarta egiteko proposamena dakarkizuegu oraingoan, jarraian, errezeta egin ahal izateko beharrezko osagai eta prestaketa azalpenak dituzue. Eskuak garbitu eta ekin lanari!

OSAGAIAK

  • 75g gaileta arruntak
  • 30g gurina
  • 350g nata
  • 40g azukre
  • 350g igurzteko gazta
  • 5g gelatina
  • Gogoko duzun zaporeko marmelada pote osoa
  • Apaintzeko fruta erabili daiteke

PRESTAKETA

  1. Hasteko gailetak birrindu. Gurina urturik gehitu beharko zaio eta jarraian osatuko den orea landu beharko da. Behin hori eginda, nahsketa moldean jarri beharko da eta 10 minutuz hotzitzen utzi.
  2. Bestalde, nata irakiten jarri beharko da, azukrea eta igurzteko gaztarekin batera. Sutik kanpo, kolatu eta gelatina gehituko zaio.
  3. Eginzako azkeneko nahastura, moldean gehitzen da eta sei orduz egon beharko du behintzat zerbitzatu aurretik.
  4. Azkenik tarta marmeladarekin (eta frutarekin) apaintzen da.

*Errezeta hau osatzeko ordu bat inguru beharko duzu eta tartatik 6 razio inguru atera ahal izango dituzu.