Gaur ospatuko da urriko bigarren larunbateko baserritar azoka

11.10.2019
Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Gaur, urriak 12, Kirikinoko kideok ez dugu jairik hartu eta Laudioko hileroko bigarren larunbatean ospatzen den baserritar azokan izango gara, haurrentzako eskaintza osatzen, goiz osoan zehar. Tailer, txoko eta bestelako kontuak izango dira hizpide piper eta intxaur artean.