Gailetak egiteko errezeta

15.04.2020

Garukoan, gaileta gozoak egiteko errezeta ekarri dizuegu, atzoko irratsaioan azaldu genuen errezeta berdina da hau.

OSAGAIAK

  • 250gr gurin
  • 125gr azukre txuria
  • 125gr azukre beltza
  • Arraultz 1
  • 320gr irin
  • 200gr txokolate
  • 100gr intxaur
  • Bainila ale bat
  • Bikarbonato

PRESTAKETA

  1. Epeldu gurina erabat bigun dagoen arte, baino kolorea aldatu gabe.
  2. Gehitu arrautza eta azukreak eta nahasi. Irina, bikarbonato pixkat eta bainillaren ale baten barneko mamia batu eta nahastu orearekin, irabiatu gabe. 
  3. Azkenik txokolatea eta intxaurrak bota.
  4. 60g inguruko pilotatxoak osatu eta labeko paper baten gainean jarri, elkarri banatuak eta pixkak zapalduak. 
  5. Aurreberotu labea 200ºCtara eta 10minutuz egosi gailetak kolorea pixkat aldatzen duten arte. 
  6. Gailetak urtu eta zabalduko dira dexente. Ikutu gabe hozten utzi eta gogortu direnean, on egin!

Errezeta podcastean entzun