Flana egiteko errezeta

28.04.2020

Flana egiteko errezeta, 7 urratsetan egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu. 12 flan tarrina egiteko errezeta den arren, tarrina handian ere egin daiteke. Jarraian, idatziz eta podcast bidez aurkitu ahal izango duzue errezeta.

OSAGAIAK

  • Litro laurdena esnegain
  • Litro bat esne
  • 6 arrautza
  • 12 arrautza gorringo
  • Bainila, adaxka bat
  • 300 g azukre
  • Moldeak karameluz igurzteko:
  • 200 g azukre

PROZEDURA

  1. Arrautza gorringoak, arrautzak, 300 gramo azukreak eta bainila aleak (laban zorrotz batez luzeran ireki eta aleak aterako ditugu horretarako) nahasiko ditugu lehenik. 
  2. Esnea, esnegaina eta bainila leka irekia irakin eta iragazkian pasako ditugu ondoren. Nahasi egingo ditugu bi nahasturak. 
  3. Orduan sutan ipiniko ditugu 200 gramo azukreak, su eztian, karamelu gorri bat lortu arte. Moldeen hondoetan banatuko dugu karamelua gero.
  4. Kremaz beteko ditugu moldeak, laurdena estali arte, eta Maria bainu beroan ipiniko ditugu ondoren. 
  5. Paper tolestatu batez estaliko dugu aurrez ontzia, Maria bainuan sartzeko, moldeen hondoek ontzi hori zuzenean uki ez dezaten.
  6. Labean edukiko ditugu 150ºko tenperaturan, ertzak mamitu eta erdialdea dardarati gelditu dela ikusi arte.
  7. Hozten utziko ditugu flanak. Moldeetatik poliki-poliki atera eta giroko tenperaturan jango ditugu.

Podcastean entzun

*Botoia sakatzen duzunean ez da audioa deskargatuko.