Falafelak eta saltsa tartara egiteko errezeta
18.04.2020
Falafelak eta hauek lagunduko dituen saltsa tartara egiteko errezeta osatu ahal izateko jarraibideak ditzue jarraian.
FALAFELAK EGITEKO ERREZETA
OSAGAIAK
- 500g garbantzu (12-24 ordu artean uretan utzi behar dira)
- 2 tipula ertain
- 3 azenario
- 4-5 berakatz hortz
- Limoi baten zukua
- Menta, perrexila eta zilantro txikitua (nor bere gustura)
- Kominoa eta kurria (bakoitzeko kafe koilarakada erdia)
- Gatza
PRESTAKETA
- Tipula eta azenarioak potxatu eta ondoren lehortzen utzi
- Batidora elktrikoaren laguntzaz, garbantzuak txikitu
- Perrexila eta berakatza txikitu
- Limoi zukua, kominoa, currya eta perrexil eta berakatz txikituak garbantzuen orearekin nahastu
- Sortu dugun ore honi hasieran lehortzen utzi ditugun tipula eta azenarioa gehitu eta nahastu
- Tarte batez geldirik utziko dugu orea, zapore ezberdinak har ditzan
- Orea bolita txikietan banatu (geroz eta bolita handiagoak, frijitzeko zailagoa izango da) eta olioan frijitu, su erdi-altu batean
SALTSA TARTARA EGITEKO ERREZETA
OSAGAIAK
- Olo esne edalontzi erdi
- Ekilore olio edalontzi bat
- Berakatz hort baten laurdena
- Limoi zuku txorrotada bat
- Mostaza kafe koilarakda bi
- Pepinilo eta alkaparrak nahieran
PRESTAKETA
- Batidora elektrikoarekin batidoak egiteko ontzi batean 2-3 olo esne atzamar jarri (bstelako esne begetalek ez dute balio, ez dutelako kuajatzen edo emulsionatzen olioarekin)
- Ontzira batidora elektrikoa sartu, fonfoa ikutuz, berakatza gatza eta limoi zukua gehitu
- Olio pizka bat bota eta batidorarekin irabiatzen hasi ondotik altxatu gabe, emulsionatzen hasten denean, progresiboki altxatzen joan. Olioa gehitzen joan, paulatiboki, irabiatzeari utzi gabe, nahi dugun testura eskuratu arte
- Pepiniloak, alkaparrak eta mostaza gehitu eta irabiatzen jarraitu (ez bota denak batera, gutxinaka probatuz, gustuko zaporea eskuratu arte)