[EUSKARALDIA] Ostiralean hasiko da hizkuntza ohiturak aldatzeko 15 eguneko ariketa

Ostiralean -azaroak 20- hasiko da Euskaraldia, milaka ahobizi eta belarriprestek, hizkuntza ohiturak aldatzeko egingo duten ariketa soziala

Ostegunera arte egongo da zabalik herritarren izen ematea, ahobizi edo belarriprest izateko, alegia. Antolakuntzatik oriotu dute, nahiz eta aurreko edizioan parte hartu, aurtengoan, berriro ere izena eman beharra dagoela.

Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoa izan beharra dago eta rola aukeratzeko unean, gakoa, jokaeran dago, ez gaitasunean.

Laudioko bizilagunek txapak jaotzeko deialdiak ikus daitezke ondorengo irudian: