Euskaraldia: aho eta belarriak dantzan jartzeko proposamena

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, Euskal Herriko milaka ahobizi eta belarriprestek parte hartuko dute hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial erraldoian: Euskaraldian

Baina zer da euskara mihi eta belarrien dantza eta kantarik gabe? Aiaraldeko euskalgintza kontseiluko lagunek euskaraldiaren edizio berriko kantuaren koreografia prestatu dute. Eskeletoa mugitzeko prest?

Koreografia osoa

Koreografia urratsez urrats


Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa erraldoi honetan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskara ulertzea eta behintzat, 16 urte izatea. 

Bi rol daude, ahobiziak eta belarriprestak. Zuk zein rol hartuko duzu? Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.