EUSKARAKTIBATU | Euskaraktibatu kirol lehiaketa

31.05.2022

Ekainaren 4an izango du leku Aiaraldeko euskalgintza kontseiluaren egitasmo berria: esuakraktibatu. Mintzatu, kontsumitu eta inplikatu izango dira egitasmoaren egitasmoaren xede nagusiak, horretarako ekimen andana prestatu dute, tartean, kirol lehiaketa baita ere.

Ekainaren 4an Luiaondon ospatuko dugun Aiaraldeko euskararen egunaren baitan kirol lehiaketa antolatu dugu. Lehia, ekainaren 4an bertan izango da Luaiondoko kantxa gorrian goizeko 11etan hasita. Bi txapelketa izango dira aukeran: futbito 3×3 eta saskibaloia 3×3. Kategoriak ere bi izango dira, batean 12-16 urte bitartekoak arituko dira eta bestean 8-11 bitartekoak. Izen ematea ekainaren 2an.

Oinarri eta arautegia

Izen-ematea

Izen-ematea burutzeko izen emate dokumentua bete behar da eta e-mailez info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidera edo whats-appez 688862949 telefonora bidali. Epea ekainaren 2an bukatuko da.

Sariak

Sariak izango dira parte hartzen dutenen artean banatzeko, oraindik euskalgintza kontseiluak sariak zeintzuk izango diren aditzera eman ez badu ere.