Etxeko ogia egiteko errezeta

22.03.2020

Gaurkoan, egunerokoan erabiltzen dugun elikagai bat, etxean egitea proposatzen dizuegu: ogia.

Jarraian duzue ogi mota bat egiteko errezeta: osagai eta prozedurarekin. Ekin diezaiogun lanari!

OSAGAIAK

  • Bi zuringo
  • 20 gr olio
  • Gatza, azukrea
  • 42 gr. L'Hirondelle legamia
  • 500 gr irina
  • 400 zl ur

PROZEDURA

  1. Lehenik eta behin zuringoak harrotu beharko ditugu. Ostean, edalontzi batean nahastu ura, olioa, gatza, azukrea eta legamia. Gehitu zuringoak eta irina eta guztia irabiatu beharko duzu.
  2. Orea oratzen hasi aurretik bota irina sukaldeko mahai gainean eta baita eskuetan ere. Denboralditxo batez oratu eta gero, ipini itzazu zatitxoetan labeko bandejan eta utzi handitzen bere bolumena bikoiztu arte.
  3. Handitu denean labean sartu 190º gradura 30 minutu inguru. 
  4. Azkenik, labetik atera eta pizka bat hotzitzen utzi beharko duzu, ostean jateko prest izango duzu ogia. On egin!
Etxeko ogia egiteko errezeta, googleko irudia.
Etxeko ogia egiteko errezeta, googleko irudia.