[BIDEOA] Azaroko lehen egunetan izango da Udazkeneko Tertangako egonaldia

22.09.2019

Datorren azaroaren lehenengo hiru egunetarako, azaroaren 1, 2 eta 3 an zehazki, antolatu du Kirikino Atseden Taldeak Udazkeneko Tertangako egonaldia. 2006 - 2014 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute egitasmoan.

Hiru egun hauetan irteeran izango diren Kirikinoko hezitzaileek egitarau oparoa antolatu dute parte hartzaileentzat. Jarduera guztiak euskaraz gauzatuko dira eta sukaldaritza, ginkanak, jolas kooperatiboak edota inguruaren ezagutza ez dira faltako asteburuan.