ESPERIMENTUA | Lore izoztuak

02.06.2021

Lore izoztuen esperimentua osatzeko materialak eta urratsak jaso ditugu jarraian, baita gertatzen denaren azalepena ere. Orain zure txanda da, gozatu jolasean!

Beharrezko materiala

  • Loreak eta hostoak

  • Ura

  • Ontzi bat

  • Gatza

Urratsez urrats

  1. Ontzian jasotako lore eta hostoak jarriko ditugu, eta ondoren ura bota.
  2. Izozkailuan sartu ontzia, eta egun oso batez itxarongo dugu.
  3. Gatza eta ura nahastuta bota apurka-apurka izotzaren gainean. Honi esker, lore eta hostoak atera ahal izango dituzu. Eguzkitan ere jar dezakezu izotza eta ikusi zelan urtzen den apurka-apurka.

...baina zergatik geratzen da hau?

Gatzak urak izozteko behar duen tenperaturara jaitsi egiten duelako, eta sortuta dagoen izotza urtu egiten du. Horregatik elurra egiten duenean errepide edo gure herriko kaleetan gatza ikusten dugu zoruan.