Esperimentua | Landareek eguzki argia behar dute?

03.06.2021

Landareek eguzki argia behar duten frogatzeko esperimentua osatzeko materialak eta urratsak jaso ditugu jarraian, baita gertatzen denaren azalepena ere. Zer gertatuko ote da?

Beharrezko materiala

  • Hostodun landare bat (geranio, ortensia...)

  • Hostoa estaltzeko kartoi mehe beltz bat

Urratsez urrats

  1. Aukeratu balkoian edo leihoan duzun landare hostodun bat.

  2. Estali hosto bat edo batzuk aipatutako kartoi mehe beltzarekin.

  3. Zazpi egun eta gero ikusi zer gertatu den.

Zergatik gertatzen da hau?

Landareek eguzki-izpietatik hartzen duten energiaz, karbono dioxidoaz, ura eta gatz mineralak baliatuz fotosintesia egiten dute, hau da, haien elikagaiak sortzen dituzte.

Hostoak dira eguzki-izpi hauek hartzeko arduradunak, baina estali dugun hosto horretara argia ez bada heltzen, fotosintesia ezin dezake egin, beraz, hosto horrek ez du energiarik lortuko.