ESPERIMENTUA | Izotz tontorra

04.02.2021

Izotz tontorraren esperimentua egiteko proposamena luzatu nahi dizugu, horretarako beharrezko material eta jarraitu beharrezko urratsak bildu ditugu jarraian. Zergatik gertatzen den ere azaldu dugu.

Beharrezko materiala

  • Ura
  • Izotza
  • Ontzi bat

Prozedura urratsez urrats

  1. Urez betetako ur-botila izozkailuan sartu.

  2. Apur bat izoztu arte itxarongo dugu, hiru ordu gutxi gorabehera.

  3. Ontzi bat hartu, izotz puska bat jarri eta gure ur erdi-izoztua izotz zatiaren gainean botatzen hasiko gara.

  4. Izotz mendi bat egitea lortuko dugu.

Zergatik gertatzen da hau?

Ura ez dugu denbora gehiegi izozten utzi eta oraindik likido egoeran dago. Hala ere, ura izozten hastea errazagoa da zati bat dagoeneko izoztuta dagoenean, gure kasuan izotz-kubitua. Beraz, izotz-kubituaren gainean ura botatzen hasi garenean izozten ere hasi da.