ESPERIMENTUA | Horia, gorria eta urdinarekin zenbat kolore egin daitezke?

15.03.2023

Noizbait pentsatu duzu koloreak nahastuta zenbat kolore ezberdin sor daitezkeen? Galdera horri esperimentazioaren bidez erantzuteko proposamena jaso dugu hemen

Materiala

  • Kristalezko edalontziak (edo gardenak)
  • Ura
  • Kolorante jangarria (horia, gorria eta urdina)
  • Goilaratxoak
  • Papera eta arkatza

Prestaketa

  1. Edalontziak erdiraino urarekin bete beharko dituzu
  2. Edalontzi guztiak beteta daudela, kolorante tanta batzuk botata nahasketa ezberdinak egiten joan beharko duzu, goilararekin lagundu ahal zara
  3. Paperean egiten zoazen kolore nahasketak apuntatzen joan ahal zara
  4. Edalontzi guztietako ura koloreztatutakoan, sortutako koloreen arteko nahasketak egin daitezke. Ur gehiago bota gardentzeko, ilundu... hamaika aukera daude
  5. Zenbat kolore konbinazio ezberdin egin ditzakezula uste duzu?

Esperimentua iruditan