ESPERIMENTUA | Foltazioa udazkeneko elementuekin
16.11.2022
Materiala
Hostoak
Gaztainak
Makilak
Harriak
Zuhaitzen azala
Pinaburuak
Ura
Ontzi bat
Prozedura
Ontzia urez beteko dugu.
Lortu ditugun materialak banaka sartuko ditugu urez betetako ontzian.
Ikusi zer gertatzen den.
Azlpena
Ikusiko duzun moduan elementu batzuk uraren goialdean geratu dira, beste batzuk, aldiz, behealdean. Zergatik? Dentsitateagatik, hau da, elementu bakoitzak duen materia kantitategatik. Beraz, goian geratuko diren elementuek urak baino dentsitate txikiagoa dute, eta, hondoratuko direnak, aldiz, handiagoa.
*Elementu bakoitza bota aurretik zuk ere pentsa dezakezu ea zer gertatuko den, hondoratu edo uraren gainean mantenduko den.