Errigorako saskiak eskatzeko epea azaroaren 12ra arte zabalik

26.10.2020

Urriaren 24tik azaroaren 12ra bitartean eska daitzeke errigorako saskiak errigora.eus webgunean

Egin eskaera eta ekarri euskara plazara Agerrean. Urtero bezala, auzolanari esker, errigorak saskien balioaren %25 bideratuko du Agerraldiari eta zonaldeko ikastolei, Sortzeni eta AEKri. Baina aurten gehiago egingo du errigorak: ohiko saskiez gain, Korrikaren petoaren, Seaskaren egutegiaren eta D ereduaren hazien bidez, zoritxarra zorion bihurtuko dute. Ez dira garairik onenak Herri Urratsak, Korrikak edo Sortzenen jaiak ospatzeko, baina izen bitez oparoenak elkartasunari ekiteko.