Errezeta | Piper beteak

05.02.2021

Piper beteak egiteko errezeta jaso dugu jarraian

Osagaiak

  • Piper gorri edo horiak

  • Okela txikitua

  • Berakatza

  • Gazta birrindua

  • Tomate birrindua

  • Patata

  • Arrautzak

Prestaketa urratsez urrats

  1. Piperrak garbitu, zuritu haziak kendu eta labean sartu bigundu arte.

  2. Bitartean, okela zartaginean egingo dugu, berakatza eta tomatearekin.

  3. Patatak zuritu eta zati txikiak egingo ditugu.

  4. Piperrari kendu diogun barruko zatia aprobetxatu eta patatekin batera zati txikiak egin eta frijituko ditugu.

  5. Piperrak eginda daudenean, okela, patata eta piper zatien nahasketarekin beteko dugu.

  6. Gazta bota, arrautza bat apurtu gainean eta labean sartuko ditugu piperrak zuringoa eginda egon arte.