Errezeta | Negu amaierako tostadak
03.02.2021
Ohikoak dira neguaren amaieran, sasoi honetan, tostadak edota opilak egitea, hemen jaso dugu tostaden errezeta.
Osagaiak
- Ogi zaharra
- Esnea
- Arrautzak
- Ekilore olioa
- Kanela
- Azukrea
Prestaketa urratsez urrats
- Lehenik, jarri ezazu esnea sutan 15 minutuz, kanela ere gehituko diogu.
- Esnea plater batean jarri. Ogi zaharra xerretan moztu eta esnean sartu ezazu. Geroz eta denbora gehiago izan ogia esnean sarturik, hobeto.
- Arrautzak beste plater batean irabiatu eta eta esnean izandako ogia arrautzetik pasatu.
- Sartagina sutan jarri eta bota ekilore olioa eta bero dagoenean, jarri itzazu prestatutako ogi xerrak frijitu.
- Ogi xerrak bero daudelarik, azukrea eta kanela kopuru berdina nahastu itzazu plater batean eta bertatik pasa itzazu frijitutako ogi xerrak.