Entsalada errusiarra nahi erara egiteko errezeta
07.06.2020
Entsalada errusiarraren errezeta sukaldatzeko errezeta jazo dugu hurrengo lerroetan eta baita podcast bidez ere.
OSAGAIAK
- 4 azenario
- 3/4 kg patata
- 3 arrautza
- Ilar fin-finak, pote txiki bat
- Artoa, lata txiki bat
- Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat
- 1/4 l maionesa, norberak egina, ez oso lodia
- Tipulin txiki bat, xehatua
- Piper berde bat, xehatua
- Gatza
- Sagardo-ozpina, pittin bat
PRESTAKETA
- Jarri eltze batean ura suelto gatzarekin, azenarioak, patatak eta arrautzak estaltzeko adina. Su bizira hurbildu eta utzi borborka egosten.
- Handik 10 minutura atera arrautzak eta utzi hozten, eta beste 5 minutuz gutxienez utzi azenarioak eta patatak egosten, xamurtu arte, labana baten puntaz alderik alde aise pasatzeko moduan egon arte alegia. Xukatu eta epeltzen utzi, eskuetan erabili ahal izateko, zuritu egin behar baitira.
- Zuritu, bada, eta zatitu patatak eta azenarioak koskor txikitan. Jarri dena gopor batean eta gehitu arrautza xehatuak, ilar xukatuak, artoa, hegaluze izpitua, tipulin xehatua, piper berde xehatua, maionesa eta sagardo-ozpin xorta. Dena nahasi ongi, eta, behar izanez gero, maionesa pixka bat gehiago gehitu, gustatzen zaigun punturaino. Gatz puntua probatu eta, behar izanez gero, zuzendu.
- Hozkailutik atera, eta fresko-fresko mahairatu. Entsalada mota honek nahia adina aldaketa ametitzen ditu, gure gustuak asetzeko modukoak. Abokata, ganba egosi eta azala kenduak, porru egosia, urdaiazpiko egosia dadotan, ozpinetako ozpin-pepino xehatuak, pipermin xehatuak, tomate freskoa dadotan, gazta puskak, etab.
Entzun podcastean
*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.