Ekoiztu, sukaldatu eta jan

14.03.2019

Kirikino Atseden Taldea
Kirikino Atseden Taldea

1984. urtean sortutako atseden talde Laudioarrak, aurten 2019an, 35 urte betetzen dituen honetan proiektua berritu dute, orain arte egindako ibilbide oparoarekin jarraitzeko asmotan.

Proeiktuak bi lan ildo nagusitan banatuko da hasieta batean, elikadura eta ikuskizunetan. Ildo hauek garatzeko bi astean behin egingo dituzte hauekin zerikusia duten ekintza ezberdinak.

Ekoiztu

168 metro karratuko espazio bat eskuratu du atseden taldeak, bertan taldearen baratzea eraikitze lanean dabiltza astero hamaika bolondres. Laudioko Ugarte auzoa du kokagune proiektu berrituaren habiak, nora hilabetero eskualdeko hamaika haur eta gazterekin irteerak egingo diren behin edo birritan.

Sukaldatu eta jan

Baratzetik pasa ostean sukaldatzea egokitzen da, eta horretarako hilero burutuko dira jardunaldi ezberdinak sukaldea izpide izanik, haur eta gazteek errezeta ezberdinak gauzatzeko, Ostean ekintzako parte-hartzaile guztiek prestatutako platerak jateko aukera izanik. Goizetik abiatuta, bazkalostera arte luzatuko dira sukaldaritza tailerrak.

Proiektuaren lehen ildo honetako bi adar hauekin lehen zita dugu martxoaren azken asteburuan. Martxoaren 29a, ostirala izanik, 17:30etatik 19:00ak arte, baratzera joateko aukera izango da. Ugarteko plazan izango du hasiera eta bukaera hitzorduak, palaza mugatuak izango ditu ekintzak eta plaza libreak egotekotan, martxoaren 29an izena emateko aukera izango da.

Bazkideentzat ekintza hau dohakoa izango da, soilik izena eman beharko dute, aldiz, bazkideak ez diren horiek, 2€ ordaindu beharko dituzte izena emateaz gain.

Elikadura ildoak izango duen bigarren zita, martxoaren 30ean izango da, Zubiko etxean, 11:30etatik, 16:00rak arte. Goiza sukaldatzen hasiko dute parte-hartzaileek, eta sukaldatzen bukatutakoan, bazkaltzeari ekingo diote. Azken honen ostean, jolasaren unea helduko da.

Plazak mugatuak izango dira, eta izena emateko azken eguna martxoaren 29a izango da. Bazkideek 6€ ordaindu beharko dituzte ekintzan parte-hartu nahi izatekotan, aldiz, bazkideak ez diren horiek, 8€ ordaindu beharko dituzte.

Izena emateko prozedura

izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan, Laudioko kultura etxean zein Kirikino taldearen web atarian izena ematko aukera izango da. Zalantzak ordea 688726665 telefono zenbakian erantzunak izango dira.