EGITARAUA | Beldurrak uxatzeko ekimenek parkea eta plaza hartuko dute urriaren 31an

25.10.2023

Egitarau herrikoia osatu dute herriko eragile desberdinen artean gau beltza urriaren 31an ospatzeko, arratsaldeko egitarau oparoarekin

Laudioko eragile desberdina batu dira urriaren 31ren bueltan gau beltza ospatu eta gaiaren gaineko lanketa egiteko. Egitasmoa guztia datorren astearte arratsaldean gauzatuko da Laudioko erdigunean, Lamuza parkean emango zaio hasiera beldurrezko ekimenari, horretarako, tailer desberdinak egongo dira: beldurrezko makillajea eta ipuin kontaketa, zirien jolasak eta kalabaza hustuketa. Antolakuntzatik azpimarratu nahi da kalabazak norberak eraman beharko duela.

Arratsaldeari segida emateko, beldurrak uxatzeko kalejira abiatuko da 19:30etan Lamuza parketik herrigunera eta herriko plazan emango zaio amaiera ekimenari, amaiera ekitaldi eta txokolate banaketarekin.

Adin guztietako herritarren parte hartzera deitzen dute antolakuntzatik eta arreta berezia jarri nahi dute, mozorrotuta etortzean: etxeko trapu zaharrak jantzi eta besteek nor zaren ez jakitean.

Egitaraua - Urriak 31

  • 18:00
    Tailerrak Lamuza parkean: Beldurrezko makillajea eta kondairak, zirien jolasak eta kalabaza hustuketa*
    *Norberak bere kalabaza ekar dezala!

  • 19:30
    Beldurrak uxatzeko kalejira parketik... ...ondoren plazan txokolatada