Egin zaitez kirikinoko bazkide

14.03.2019
Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Aurten Kirikino Atseden taldeak 35 urte betetzen ditu, urte luzeetako ibilbide oparoa dute bizkarrean eta denboraldi baten osteko hausnarketaren ostean, taldeak bazkideak izateko urratsa eman du.

Izena nola eman bazkide izateko

izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan, Laudioko kultura etxean edo web atari honen bitartez, hemen klik eginez, asteden taldeko bazkide izateko lehen urratsa beteta izango duzu. Azkenik, 10€ko kuotaren ordainketa burutuz gero eskatzailea Kirikinoko bazkidea izango da (kuota urte osorako izango da baliogarria). Zalantzak ordea 688726665 telefono zenbakian erantzunak izango dira.

Abantailak

- Ekintzetan deskontuak eta izena emateko lehentasuna

- Urtero opari bat

- Bazkideentzako zuzendutako ekinza bereziak

- Zozketak