Collageak egiteko ideia ezberdinak

31.03.2020

Oraingoan, collage tailer bat egitea proposatzen dizugu. Horretarako, aukera ezberdin ugari ditugu. 

Collageak elementu ezberdinak elkartzen ditugunean osatzen dugu, horretarako, material erabilienak, egunkari, aldizkari, koloretako paper edo testura ezberdinetako paperak, argzkiak edota tenperak zein errotulki eta margoen laguntzaz osatu dezakegu halako bat.

Aldizkari eta egunkariak begiratuta, gogoko ditugun atalak aukeratu eta zatietan zatitu eta guk nahi dugun eran oinarri baten gainean itsastean datza tailerra. Nahi ditugun irudiak ez baditugu aurkitzen, errotuli edo tenperaren laguntzaz margotu ditzakegu. Artaziak eta kola ere beharko ditugu.

Teknika hau zati txikiekin irudi bat osatzean datza, beraz, koloreetako paperak eta testura ezberdinetako paperak zati txikeitan moztu eta oinarri baten gainean itsatsi daitezke. Jarraian bi eredu jaso ditugu: