Txokolate browniea egiteko errezeta

21.04.2020

Txokolate browniea egiteko errezeta duzu jarraian. Bi era ezberdinetan jaso dugu, idatziz eta podcast bidez.

OSAGAIAK

  • 200gr gurina
  • 300gr txokolatea
  • 300gr azukrea
  • 4 arrautz
  • 200gr intxaurrak
  • 100gr arroz irina
  • Bainila ale bat

PRESTAKETA

  1. Gurina eta txokolatea urtu (60ºC baino gehiago berotu gabe, txokolatea ez erretzeko).
  2. Batu eta nahastu arrautzak, azukrea, irina eta bainila adar baten mamia. Gehiegi irabiatu gabe.
  3. Azkenik intxaurrak bota.
  4. Labean izan, 180ºC tan 25 minutuz.
  5. Hoztu arte itxoin eta zatitxoetan moztu. On egin!

Podcasta entzun

*Podcasta entzuteko audioa ez da deskargatuko.