Txoklate bonboiak egiteko errezeta
16.05.2020
Errezeta gozo-gozo baten proposamena luzatu nahi dizuegu oraingoan, txokolate bonboika egitekoa, jarraian dituzue osagai eta prestaketako azalepenak, podcastean ere jaso dugu errezeta.
OSAGAIAK
- Gailetak edo magdalenak
- Igurzteko gazta
- Txokolate tableta (zuria, beltza edo esnearekin)
PRESTAKETA
- Lehenengo, gailetak txikitu behar ditugu batidorak duen txikitzeko makinarekin. Magdalena edo bizkotxo txikiekin egingo baditugu bonboiak eskuaz desegin ditzakegu.
- Ondoren, txikitu ditugun gaileta kantitatearen arabera, igurzteko gazta botako dugu koilara handi batekin, bi koilarakada bota eta ikusiko dugu zelan txikitu dugun hori gaztarekin nahasten den, bola handi bat lortu arte.
- Behin hori egin dugula, bolatxo txikiak hasiko gara egiten. Nahi adina bolatxo egin ditugunean hozkailura sartuko ditugu 30 minutuz.
- Bitartean, bonboiak estaltzeko txokolatea urtzen hasiko gara. Horretarako, txokolate tableta osoa zati txikiagoetan apurtuko dugu eta mikrouhinera sartu. 20 segunduro begiratu beharko dugu eta nahastu, bestela baliteke txokolatea erretzea.
- Txokolate guztia urtuta, hozkailutik bonboiak aterako ditugu eta txokolatez estaliko ditugu, horretarako bonboiak banan-banan txokolatean sartuz. Guztiak bukatu ditugunean, berriro ere hozkailuan sartu ditugu eta 2 ordu pasa arte itxaron.
- Apaintzeko lakasitoak, koloretako fideoak edota gaileta zatitxoak jarri ahal dizkiogu gainean.
- Azkenik, on egin!
Podcastean entzun
*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.