Bizkotxoa egiteko errezeta

17.04.2020

Bizkotxoa egiteko errezeta azaldu zigun apirilaren 9ko irratsaioan Josu Zabalak, bere errezeta idatziz eta podcast bidez jaso dugu, denon eskura egon dadin.

OSAGAIAK

  • Jogurt natural bat
  • Ekilore olioa neurri bat
  • Azukrea 2 neurri
  • Irina 3 neurri
  • 3 arrautza
  • Legamia sobre osoa edo bikarbonato koilarakada bat

*Jogurtaren potea izango da erabiliko dugun neurria

PRESTAKETA

  1. Lehenik eta behin, arrautzak ontzi batean jarri eta harrotuko ditugu.
  2. Bigarrenik, azukrea gehitu eta sortuko den orea harrotu beharko dugu.
  3. Jogurta gehituko diogu osatzen ari garen nahasketari, gutxinaka.
  4. Aurreko urratsa bete dugula, olioarekin berdina egingo dugu eta orea harrotzen jarraituko dugu.
  5. Irina eta legamia edo bikarbonatoa nahastuko ditugu eta gutxinaka aurretik genuen beste orearekin joango gara nahasten.
  6. Labea aurre-berotu beharko dugu, 180 gradutan.
  7. Molde bat prestatu beharko dugu, horretarako, gurinarekin igurtzizko dizkiogu barruko aldeak eta irina pizka bat botako diogu, bizkotxoa itsatsirik geratu ez dadin moldetik ateratzera goazenean.
  8. Orea, moldera pasako dugu, eta 30 minutuz izango dugu bizkotxoaren orea labean sarturik.
  9. Azkenik, hotzitzen utziko dugu eta prest izango dugu gure bizkotxoa.

Errezeta podcastean entzun