Baratzera txangoa egingo dute martxoaren 29an

14.03.2019

Kirikino proiektu berrituak ekintza andana dakar, tartean, elikadura proiektuaren baitan, baratzera txangoa gingo dute martxoaren 29an, ostirala.

17:30etan abiatuko dira partaideak Ugarteko plazatik Ellakuriko landa eremuraino, non Kirikino taldearen ortua kokatzen den. Bertan baratzarekin zerikusia duten jarduera ezberdinak burutuko dituzte, sasoiko landareak landatzea, ureztatzea edo jasotzeko moduan dauden elikagaiak jaso, besteak beste. 19:00etan ekintza hasitako leku berean bukatuko da, Ugarteko plazan zehazki.

Nola eman izena

Bazkideentzat ekintza hau dohakoa izango da, soilik izena eman beharko dute, aldiz, bazkideak ez diren horiek, 2€ ordaindu beharko dituzte izena emateaz gain. 

izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan, Laudioko kultura etxean zein Kirikino taldearen web atarian izena ematko aukera izango da. Zalantzak ordea 688726665 telefono zenbakian erantzunak izango dira.