Baratzeko jolasparkeko liburutegia osatzera goaz!

26.02.2021

Dakizuen bezala, baratzean jolasparkea osatzen ari gara. Bertan, atsedenerako leku bat atontzeko asmoa dugu, bankuekin, gurpil eta sokekin egindako eserlekuekin, itzal batzuk ere kokatuko ditugu eta liburutegi xume bat osatu nahi dugu, ipuin eta liburuekin.

Etxean erabiltzen ez dituzuen liburu edo ipuinak badituzue, bertara elkartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu

Ekarri nahi duzun zerbait baduzu, idatzi lasai baratzea@kirikinotaldea.eus helbidera, edo hurbildu zaitez otsailaren 27an, 10:00-13:00 bitartean, denon artean osatuko dugu jolasparkea!

Mila esker honen parte izateagatik!

- Kirikinoren baratzeko lantaldea -