Banana eta marrubi irabiakia egiteko errezeta

06.05.2020

Marrubi sasoian gauden honetan, banana eta marrubiekin irabikaia egiteko proposamena prestatu dugu. Idatziz eta podcastean jaso ditugu nondik norakoak.

OSAGAIAK

  • 2 banana
  • 10 marrubi
  • Baso bat esne edo jogurt oso bat
  • Koilarakada bat azukre edo ezti

PRESTAKETA

  1. Lehenik bananak zuritu eta txikitu.
  2. Marrubiak ondo garbitu eta hauek ere txikitu.
  3. Irabiagailuaren ontzian sartu zatitxo guztiak eta esnea edo jogurta gehitu.
  4. Gozo-zalea bazara, azukrea edo eztia gehitu diezaiokezu.
  5. Bostgarren urratserako, irabiagailuaren laguntzaz, nahastura txikitu, irabiaki antza izan arte.
  6. Azkenik, ontzietan zerbitzatu eta on egin diezazuela!

Podcasta entzun

*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.