Azenario bizkotxoa egiteko errezeta
04.05.2020
Ba bai, barazkiekin ere bizkotxo gozoak egin daitezke, jarraian, azenario bizkotxoa egiteko errezetaren azalpen guztiak dituzue, alde batetik idatziz eta bestetk, podcast bidez, audioan, alegia.
OSAGAIAK
- 500g azenario rallatua
- 200g irin txuria
- 125g azukre beltza
- 125g azukre txuria
- 150g intxaurrak
- 200ml ekilore olioa
- 3 Arrautz
- Kanela
- Legami hautsak
- Bikarbonatoa
- Gatza
PRESTAKETA
Arrautzaren gorringoak eta azukrea nahasten dira krema lodi bat lortu arte.
Olioa batu eta ondoren txuringo altxatuak. Gehitu azenarioa eta intxaurrak eta nahastu.
Azkenik irina, kanela, legamia, gatza eta bikarbonatoa bota eta nahastu.
180ºtan eta 50 minutuz izango dugu orea labean.
Bukatzeko, labetik atera, hotzitzen utzi eta on egin!
Entzun podcast saioa
*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.