Azaroko baratzeko tailerra 27ra atzeratu dugu

24.11.2022

Aurreko astean izan behar zuen baratzeko tailerra eguraldiagatik atzeratzea erabaki zuen baratzeko taldeak, hori dela eta igande honetan, azaroak 27 gauzatuko da.

Kirikinoren baratzean izango da zita, arratsaldeko 17:00etan. Sasoiko barazkiak jaso, uzta berria prestatu (lurra landu eta landatu) askaria eta jolas ekologikoen eskutik egongo da lagundurik saioa. Tailerra era bat doan izango da eta adin guztietako jendearentzako dago zuzendua. Parte artzaileen estimazioa egin ahal izateko, izenemateakirikino@gmail.com zenbakira idaztea eskertuko genuke parte hartzeko asmoa baldin baduzu.

*Kirikinoren baratzea Laudioko udal ortuetan dago kokaturik, Ellakuri auzoan hain zuzen.

Abenduaren 11an urteko azkeneko baratzeko tailerra eskainiko da.