AUZOLANA | Auzolanarekin estreinatuko du baratzeko taldeak abuztua

31.07.2021

Auzolana egingo du Kirikinoren baratzeko lantaldeak bihar arratsaldean, 16:30etatik Aurrera baratze eta basoan.

Adin guztietara zabaldu dute lan eguna eta zereginen artean, baratze zein basoaren desbrozatzeak daude, jolasparkea atontzea, basoko aterpea garbitzea eta apaintzea edota baratzeko landareen bankalak eraikitzen amaitzea.

Parte hartzeko mezu bat bidali beharko da 688726665 zenbakira. Bertaratutakoen artean banatuko da uzta.