Aurten ere, udaberrilekuak naturan esperimentatuz ikasteko

19.03.2022

Aurten ere natura izango dute hizpide udaberrilekuen hirugarren edizioa, apirilaren 19, 20, 21 eta 22an Kirikinoren baratzeko jolasparkean gauzatuko direlarik.

Hezitzaile taldeak, lau eguneko ekimena naturara hurbiltzea jarri du aurten ere helburu gisa. Izan ere, esperimentazioaren bidezko ikaskuntzarako esparru ezin hobea da natura.

Apirialren 19tik 22ra bitartean garatuko da egitasmoa. Ohiko ordutegia izango dute, 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da hezitzaileen esku hartzea, aisialdi taldearen baratzean burutuko delarik.

Indarrean dauden osasun neurriak zainduko dira egitasmoan zehar, horretarako, talde txikiak eta plaza mugatuak izango dira, besteak beste.

Izen-ematea, prezioa eta aisialdi taldera bazkidetzeko epea zabalik da

Parte hartzeko, izen-ematea ezinbesteakoa izango da. Horretarako, mezu bat bidali beharko da izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora. Gauzak hala, 2008 - 2017 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Apiriñak 13 izango da egitasmora batzeko azken eguna.

Ohikoan bezala, bazkideek abantaila izango dute parte hartzeko, 45 euro ordaindu beharko dituzte 4 egunengatik eta 55 euro bazkide ez direnak. Bazkidetzeko kanpaina ireki berri du Kirikinok, hemen eskura dezakezu informazio gehiago.

Zalantzak 688 72 66 65 zenbakian izango dira artatuak.