ARGAZKIAK | Mari Domingi eta Olentzerok Basoa espazioa bsitatu zuten atzo iluntzean, jende ugariren harrera beroarekin

20.12.2021

Harrera beroa jaso zuten Mari Domingi eta Olentzerok bart Isasi auzoko Basoa espazioan. Ehun lagun inguru bildu ziren pertsonaiei harrera egin, gutunak eman eta Sorginlarrenen izaki mitologikoekin zein txokolate beroaz gozatzeko.

Mari Domingi eta Olentzerok gutun bat bidali zuten duela aste batzuk Basora, lekua ezagutu eta proiektuko partaideekin egoteko tarte bat igaro nahi zutela adierazteko. Emandako hitza, bete zuten atzo arratsaldeko ekimenean. Positiboki baloratu dute ekintza Laudio BHI institutuko eta Kirikino aisialdi taldeko kideek.