ARGAZKIAK | Kalabazak ereiteko eta lurra prestatzeko lan egunera lagun ugari bertaratu ziren igandean

11.05.2021

Gau beltzari begira kalabazak ereiteko lan eguna deitu zuten Basalarrina, Aiaraldeko berbalagunek, Laudioko deabruek, Sorginlarrenek, Kokoriko hezkuntza faktoriak eta Kirikino atseden taldeak.

Egitarauan azaldu bezala, Ugarteko plazatik Kirikinoren baratzera igoera egin ondoren, bertan kalabaza haziak erein, beste batzuk landatu eta lurra prestatzen eta belar txarrak kentzen ibili ziren bertaratutako lagunak.

Irudiak, Kirikinotaldea.eus .