[ARGAZKIAK] Herbarioa sortzeko lehen urratsak emanda

Baratzeko lantaldeak antolatutako herbarioa sortzeko tailerraren lehen atala gauzatu dute gaurkoan zenbait lagunek. Hostoak eta loreak jaso dituzte, hiru astez lehortzen uzteko eta abenduaren 13an liburuzkak sortzeko.

Oraindik parte har daiteke tailerraren bigarren saioan, horretarako izena ematea beharrezkoa izango da, indarrean dauden osasun neurriak bete ahal izateko.

*Kirikino Atseden Taldearen irudiak.