ARGAZKIAK | Gau beltzeko kontakizunak iluntasunez bete du Basoa eta ihes-gela bihurtu Lamuza parkea

01.11.2021

Gau beltzeko ekitaldiarekin ekin zioten egitarauari atzo arratsaldean Basoa espazioan, euriari aurre eginez. Bideoak, kantuak, ohitura zaharrak eta bizitza ospatzen jarraitzeko aldarria gailendu zituen ekitaldiak.

19:00etatik aurrera ordea, Lamuza parkean zehar iluntasuna bizi eta beldurrak pizteko aukera izan zuten dozenaka lagunek beldurrezko ihes-gela erraldoian.