ARGAZKIAK | Gau beltza prestatzeari ekin diote herritarrek

29.10.2021

Gau beltza prestatzeari ekin diote herritarrek, kalabazak eta trapu zahar artean eman zuten atzoko arratsaldea 

Urriak 31, beldurtzeko egitaraua

Arimen gauko ospakizunean oinarritutako kontakizunak irekiko du arratsaldea, 17:00etan Basoa espazioan (Kirikinoren basoan) euriaz babesteko espazioan gauzatuko da. Ondoren, askari herrikoia egongo da, non bakoitzak besteekin konpartitzeko zerbait eraman beharko duen.

Ilutzen hasten denean ordea, 19:00ak aldera, Laudioko kultura etxeko sarrerara mugituko da egitaraua, Lamuza parkean zehar Beldurraren ihes-gela burutuko da, nerabe eta familientzat.

Jardueretan parte hartzeko, antolakuntzatik izen ematerako inprimakia osatu dute, bertan izena eman beharko da. Hemen azpian egin dezakezu:

Igandeko egitaraua