Udaberria baratzean, apirilaren 23tik 26ra bitartean

08.04.2019

Lau egunez luzatuko da Udaberria baratzean egitasmoa, apirilaren 23an abiatuz, 26an emango zaio bukaera.

Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Kirikino Atseden taldeak berriki estreinatu duen baratza baliatuko dute Udaberria baratzean egitasmoa burutzeko. 

Pazkoa astean burutuko da hain zuzen ere, 16:30etan abiatuko da txangoa, Uagrteko plazatik Ellakuriko landa eremura. 

Jarduera ezberdinen bitartez parte-hartzaileek baratzeko sekretuak bereganatuko dituzte. 18:30etan ordea, irteera hasi den leku berean bukatuko da.

Izena emateko bide ezberdinak

18€ko prezioa izango du ekintzak, eta atseden taldeko bazkideentzat zuzendutako jarduera da, hala ere, plazak mugatuak izango dira.

Interesdunek, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan edo hemen klik eginez, eman ahal izango dute izena.

688726665 zenbakia martxan dago sor daitezkeen zalantzak argitzeko asmoarekin.