Apirilaren 21 eta 22rako deituta dagoen "greba digitalarekin" bat egingo du Kirikino Atseden Taldeak

15.04.2020

"Ikus gaitzazuen desagertuko gara entzun gaitzazuen isilduko gara" lemapean, greba digitala egiteko deialdia luzatu dute kulturgintzan aritzen diren Euskal Herriko hainbat sortzailek 

Kirikino Atseden Taldeko kideek ekimenera atxikitzea erabaki dute. Beraz, bi egun hauetan zehar, apirilaren 21 eta 22an, atari honetan, ez da inolako eduki ezta irratsaiorik sareratuko. Kirikino elkartea, euskal kulturgintzako erabiltzailea ere delako eta sortzaileak zaintze aldera batu da ekimenera, besteak beste.

Lehenik, euskal kulturgintzaren inguruan gogoeta eragiteko asmoz, bigarrenik ordea, Euskal Herri osoko erakunde publikoek premiazko neurriak hartzea Covid-19 larrialdi honek, eragin eta eragingo dituen kalte handiei aurre egiteko. Aipatu beharra dago erakunde publiko batzuk proposamenak plazaratzen hasi direla baina hala ere, badira beste batzuk ez dituzte proposamenak egin.

Hirugarren helburua, konfinamendua amaitzen denean, bilera-topaketa-mahai bat osatzea da. Hau, Euskal Herri osoko kulturgintzaren eragile ahalik eta gehienek osatua, horrela, egoera ezberdinak azaldu, konpartitu, eztabaidatu, adostu eta gauzatzeko bideak zeintzuk izan daitezkeen erabakitzeko.

Deialdiaren inguruko informazio gehiago kulturgintzan.eus atarian aurkitu ahal izango duzu.