Aisialdiko begirale ikastaroa otsailetik ekainera hezkuntza ez-formalean trebatzeko

16.01.2024

Laudioko Kirikino aisialdi taldeeak aisialdirako begirale ikastaroa antolatu du, otsailetik ekainera bitartean Urtxintxa eskolarekin elkarlanean

Aisialdiko begirale ikastaroa antolatu dugu Kirikinoko kideok otsailetik ekainera bitartean Urtxintxa eskolako kideekin elkarlanean. Eusko jaurlaritzak homologatutako titulua lortzeko ikastaroa da, 12 asteburutan 16 gai desberdini helduko zaie, bien bitartean 2 asteburu-pasa aterpetxeetan eta kanpaldi batekin borobilduko da ikastaroa.

150 ordu praktiko izango ditu ikastaroak eta behin parte hartzaileek 18 urteak beteak dituztela, 160 orduko praktikaldia burutu ahal izango dute hezkuntza ez-formaleko eragileetan. Ikastaroak aurrera egin dezan, taldea eratu beharko da, gutxienez 8 kide beharko dira. Ikastaroa jasotzen duten pertsona guztiei praktikaldia Kirikino aisialdi taldean burutzeko aukera eskainiko zaie, baita ere taldeko kide izatea ere.

Ikastaroa euskaraz burutuko da, beraz parte hartzaileek euskara menperatu beharko dute, ikastaroa jaso ahal izateko.

Egutegia eta landuko diren gaiak

Ikastaroa Laudioko erabilera anitzeko aretoan eskainiko da printzipioz, taldearen beharren arabera tokia moldatu daiteke. Jarraian ikus daitekeen irudian egutegia eta egun bakoitzean landuko diren gaiak azaltzen dira, ordutegiekin batera:

Izen ematea eta prezioa

Ikastaroak ohikoan 450€ko prezioa izaten badu ere, Kirikino aisialdi taldeko kideek ikastaro hau, Laudion eta euskaraz egitearen garrantziaz konbentziturik, 225€ra eskaintzeko apustua egin dugu, alegia, ohiko prezioaren erdia. Interesdunek, izenemateakirikino@gmail.com email helbidera idatzi dezakete, zalantzak argitzeko ordea, 688726665 zenbakia egongo da eskuragarri. Izena emateko azkeneko eguna, urtarrilaren 23a izango da.