2020ko bazkidetzaren aurkezpen ekitaldia egingo dute abenduaren 13an

24.11.2019
Kirikino Atseden Taldearen irudia.
Kirikino Atseden Taldearen irudia.

2020 urtea ate-joka dugun honetan, Kirikino Atseden Taldeak, hurrengo urteko bazkidetzaren *zein ekintzen* nondik norakoak azaltzeko ekitaldi berezia antolatu du. Laudioko kultura etxea izango du leku ekimenak eta 18:00etan hasiko da. 

Ez da ohiko aurkezpen bat emango

Begirale taldeak azaldu duenez "ez da ohiko aurkezpen bat emango", haur eta familiek parte hartzeko deialdia zabaldu baitute. 2020ko bazkidetzaren nondik norakoak azaltzearekin batera haurrentzako gunea egongo da eta askariarekin borobilduko dute zita berezi hau.

Bazkidetzaren inguruko xehetasun gehiago aurkitu ditzakezu hemen klik eginez.