Kirikinoren baratzea

2019ko udaberritik Kirikino aisialdi taldeak baratzea du Laudioko udal ortu komunitarioetan. Bertan, adin guztietara bideratutako tailerrak burutzen dira asteburuetan, jaten dugunaren gaineko kontzientzia hartzea helburu eta naturarekin dugun harremanetan eragiteko asmoarekin.

Parte hartzeko, 688 726 665 zenbakira idatzi bertaratuko zarela abisatuz eta zalantzak izatekotan bertatik argituko dira.


Baratzeko jolas-parkea

2019an baratzean hasitako ibilbidean, beti izan dugu buruan espazioan leku bat uztea atsedenerako, jolaserako, komunitatea eratzeko...

Hori dela eta, 2020ko neguan haur, gazte eta familiekin prozesu parte hartzaile bat abiatu genuen lekuaren nondik norakoak zehazteko. Ondoren auzolanari ekin genion.

Tipia, liburutegitxoa, atseden tokia, bankuak, sarea, aretokia eta zirkuituak osatzen dute jolasparkea besteak beste.

Baratze tailerrak hilabetero

Baratzeko albisteak

Iragan udaberritik kirikinotaldea.eus atarian baratzearen inguruko informazio ezberdina argitaratzeari ekin genion. Hori dela eta, hilabetero, baratzearen egoera laburbiltzeko bideoak osatzen ditugu. Hau, 2020ko uztailekoa da.