ALBISTEAK

Dakizuen bezala, baratzean jolasparkea osatzen ari gara. Bertan, atsedenerako leku bat atontzeko asmoa dugu, bankuekin, gurpil eta sokekin egindako eserlekuekin, itzal batzuk ere kokatuko ditugu eta liburutegi xume bat osatu nahi dugu, ipuin eta liburuekin.

Laudioko Kirikino aisialdi taldetik herriko gazteen nahiak ezagutzeko inkesta jarri dugu abian. Inkestan jasotako datuekin, jarduera edo espazio berriak abian jartzea baloratuko dugu.

Urte berezi bezain arraroa izan dugu 2020, hori dela eta, aisialdiak egunerokotasunean duen pisuaz jabetzekoa aukera eskaini digu, besteak beste. Urte berezia bai, baina alferrikakoa ez gero. Datozen lerroetan gure urtearen errepaso xumea duzue, ildoz-ildo.