Material berria sortu du Kirikino hedabideak bere jarduna finantzatzeko
Uda ere heldu da Kirikino hedabidera, hori dela eta, kirikinoko hezitzaile eta kideek eskuak tintaz zikindu ditugu kamiseta moloi hauek sortzeko
Aurten Kirikinok 37 urte betetzen ditu Aiaraldean barrena aisialdi euskaldun eta hezitzailea lau haizetara zabaltzen, hortik dator kamisetako diseinua.
Kamisetak haur eta helduen neurrikoak daude eta haurren neurriaren arabera, berdea edo urdina izan daiteke, gainontzekoak zuriak eta magenta kolorekoak dira.
Haurren neurriak: 3-4 urte, 5-6 urte, 7-8 urte eta 9-11 urte
Helduen neurriak: S, M, L eta XL
Prezio eskala bikoitza ezartzea erabaki dugu. Soldata prekarioa duten horiek 5 euro ordaindu beharko dute elastikoaren truke, aldiz, prekarioak ez diren horiek 7 euro ordaindu beharko dituzte.
Erosketak, igerilekuko gauzak, mendiko botak, liburuak edo jostailuak eramateko poltsak ere ditugu, 5 euroren truke bi koloretan, grisak edo naturalak.
Eskaerak erredakzioakirikino@gmail.com helbidean egin daitezke. Kamiseta eta poltsen salmentarekin lortutako irabaziak hedabide jaioberriaren jarduna eta udazkenean izango diren hezkuntza jardunaldiak aurrera ateratzeko bideratuko dira.