Atariairen atal honean, Kirikino Atseden Taldeak ekoiztutako irratsaioak aurkitu daitezke, uhinak ere, euskaraz, irriz eta kolorez betetzeko lanean ari garelako!

KIRIKINO IRRATIA

Kirikino Irratiak ekainean zehar irratsaio berriak izango ditu. Irratia parte hartzailea izan dadin, proposamenak bidali ditzakezu 688726665 zenbakira edo hurrengo inprimakia beteaz, zure kanta edo propsamenak jasoko ditugu.

Kirikino irratiko parrilada aurkezpena egin genuen atzokoan. Gaurkoan berriz, ekainari hasiera emateko, aurreko asteko proposamenen birpasoa eginez, astea eta hilabetea hasiko dugu.

Gaur eman diogu amaiaera Itxialdiari irtenbidea irratsaioari, bere 15. saioan. Datorren astean, ekaineko irratsaioen parrilada aurkeztuko dugu eta ekaineko lehen astean ekingo diogu bihurrikeriak uhinetatik zabaltzeari, bitartean ondo izan eta gozatu gaurko saioaz!

Kirikino irratiaren 22. saioa dagoeneko entzun daitke. Itxialdiari irtenbidea irratsaioko kideek iragarri dute gaurkoa izango dela azken asteartea zeinetan saio hau ekoiztu eta emitituko den. Ostiral honetan, maiatzaren 22an, amaiera saio berezia egingo dute irratiko kideek.
Hurrengo astean programazio berria aurkeztuko dute, saio eta ordutegi...

Kirikino irratiaren irratsaio berri bat entzun daiteke hemen, gaur, maiatzaren 8a izanik, ostirala, gure hezitzaile taldeko kideek saio berria prestatu dute itxialdiari irtenbidea emateko asmotan. Jarraian entzun dezakezue.