TAILERREN TXOKOA

Jarraian ideia ugari batu ditugu familian, lagun artea edota eskolan egiteko tailerrenak. 
Ekin diezaiogun lanari!

Oraingoan, collage tailer bat egitea proposatzen dizugu. Horretarako, aukera ezberdin ugari ditugu. Collageak elementu ezberdinak elkartzen ditugunean osatzen dugu, horretarako, material erabilienak, egunkari, aldizkari, koloretako paper edo testura ezberdinetako paperak, argzkiak edota tenperak zein errotulki eta margoen laguntzaz osatu dezakegu...

Egunari kolore biziz ekiteko ideia bat prestatu dugu, jakin nahi? Maskara koloretsu bat egitea proposatzen dizugu, hurrengo irudian adibide bat prestatu dugu.

Oraingoan, tailer berezi bat aukeratu dugu, nagusiki material birziklatua baliatuz. Gure kasuan elementu nagusia arrautz kaxak dira eta dragoi itxurako txotxongilo bat egitea erabaki dugu, jarraian duzuen irudian agertzen denaren bezalakoa, adibidez.